XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustegabean, zeru osoa argiz lehertu zen.

Burutsu pausaturik zegoeneko harresia gorritu egin zen.

Bidea ere distiratsu zegoen, urrezko bailitzen.

Baretasun handia jabetu zen inguru haietaz.

Feriako iskanbila ere amaitua zen.

Ijitoen gurditxoko bakarti hark bakarrik jarraitzen zuen jotzen.

Baina haren soinua ere aldatzen hasia zen.

Tonuek elkarborroka nahasian ziharduten, malenkonia eta tristezia alaitasunezko soinu indartsu bihurtu zen arte.

Melodia hura ez zen polita eta ezin zen ondoegi jota zegoenik ere esan.

Hatzamar zikinek bibolin arrunt bati ateratzen zioten soinua zen, baina gizakia zeruetaraino jaso zezakeen musika bihurtu zen, benetako zoriona adierazten baitzuen.

Soinu hari jarraitzera bultzatua sentitu zen Burutsu.

Bere hegoak zabaldu eta gora, zerurantz egin zuen hegaz.

Albertek Sofiaren eskua hartu eta gogor estutu zion.

Orduan ikusi ahal izan zuten nor zen jotzen ari zena.

Gurditxotik irten eta sasitzako lupulu aihen-belar loratuen artean eseri zen, harri baten gainean.

Gizontxo xahar-xahar bat zen, oso txikia, ia ñañoa.

Ilea eta bizarra zituen aurpegiaren inguru guztian, distiratsu ilunabarreko azken eguzki printzez. Oso aguretua zen.